Aralarren pistak zabaltzeko proiektuak Europako Parlamentura heldu dira ——
Los proyectos de construcción de las pistas de Aralar llegan al Parlamento Europeo

2016an, Aralar Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) pista berriak zabaltzeko proiektuak bideratu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Egistasmoa Europako erakundeetara helduko da orain. Proiektuak estatuko zein Europako araudiak ez dituela betetzen salatzen dute Podemos alderdiak eta hainbat elkarte ekologistek. Horregatik, galdera parlamentario baten bidez sortu diren zalantzak helaraziko dizkio eurodiputatu euskaldunak Xabier Benitok Europako Batzordeari.

“Gai honi buruz Europako Batzordeak duen iritzia eta jarrera jakin ahal izango dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak Natura 2000 Sareko Aralar KBErengan erakutsi duen konpromisoa eta babesa hobetu behar dira”, adierazi du Mónica Mora, Podemos-Ahal Dugu alderdiko batzarkidea Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Pisten ibilbidea proiektu ezberdinetan zatikatu zuten ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa errazteko, baita bete behar diren baldintzak murrizteko ere. Gainera, ez da kontuan hartu zer nolako eragina edukiko lukeen proiektuak eremu osoan.

Europako erakundeek biodibertsitatea babesteko duten tresna da Natura 2000 Sarea; hortaz, erabat garrantzitsua da legearen eremuan ondo kudeatzea finkatutako helburuak lortzeko.

“Zoritxarrez”, aipatu du eurodiputatuak, “legea saihetesko behin eta berriro ikusi ditugun trikimailuak errepikatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, hau da, eremu hauen arduradunak; hala nola, proiektuak zatikatu bete behar diren izapideak errazteko, edota zorrotz gutxiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak egin. Hauek, gainera, ez dute askotan kontutan hartzen Europako araudiak esaten duena, ezta Europako Batzordeak gomendatutakoa ere”.

Moraren ustez, “denontzako kudeaketa publikoa garatu beharko luke Foru Aldundiak, sektore ekonomikoen interesen alde bideratu ordez”. “Hartzen dituen erabakiak herritar guztientzako ondasuna eta zerbitzu publikoak sortzeko izan beharko lirateke, eta ez gutxi batzuentzat bakarrik”, gehitu du batzarkideak.

Benitok, bere aldetik, “Europako araudiak babestutako gune bati edozein kalte eragin aurretik, arreta printzipioa aplikatu” behar dela gogorarazi du. “Edo behintzat, egindakoak sorrarazitako kaltea ikusirik, antzeko proiektuei onarpena eman aurretik erabaki judizialak esaten dutenari itxaron”.

Podemos aurkeztutako galder eta zalantzei bi hilabete barru erantzungo du Europako Batzordeak, erkidegoko araudia betetzearen eta ezartzearen erakunde arduradun bezala.


Los proyectos que la Diputación Foral de Gipuzkoa tramitó para la construcción de nuevas pistas en la Zona de Especial Conservación Aralar (ZEC) en 2016 llega ahora a Europa. A pesar de que ya se ha construido un tramo, la formación morada y diversas organizaciones ecologistas advierten de que el plan incumple tanto las normativas estatales como las europeas. Por este motivo, el eurodiputado vasco de Podemos Xabier Benito trasladará las dudas a la Comisión Europea mediante una pregunta parlamentaria.

La procuradora de Podemos-Ahal Dugu en las Juntas Generales de Gipuzkoa Mónica Mora ha expresado su satisfacción porque, a través de estas preguntas formuladas por el eurodiputado de Podemos, la Comisión Europea se podrá posicionar respecto al modelo de gestión de los espacios guipuzcoanos incluidos en la Red Natura 2000, ya que el compromiso de la Diputación Foral con su protección y desarrollo ha demostrado ser “manifiestamente mejorable” en entornos tan valiosos como, por ejemplo, el Parque Natural y ZEC de Aralar.

El recorrido de las pistas se fraccionó en varios proyectos, de modo que los trámites de evaluación de impacto ambiental (EIA) se pudieran llevar a cabo por un procedimiento simplificado, lo que agiliza el proceso al tiempo que reduce las exigencias. Además, no se ha incluido ninguna valoración respecto a como se vería afectada la integridad de la zona.

La Red Natura 2000 se constituye como la herramienta mas importante de las instituciones europeas para la conservación de la biodiversidad, por lo que gestionarlos adecuadamente y en el marco de la legislación vigente es fundamental para poder alcanzar los objetivos establecidos.

“Lamentablemente”, ha señalado el eurodiputado, “en la actuación de la Diputación Foral de Gipuzkoa, responsable de la gestión de estos espacios, vemos las habituales artimañas de siempre para intentar sortear y evitar la aplicación de la legislación, como fraccionar proyectos, con el objeto de simplificar las tramitaciones pertinentes, o la realización de evaluaciones de impacto poco rigurosas y que no tienen en cuenta ni lo establecido en la legislación europea, ni las propias recomendaciones elaboradas al respecto por la Comisión Europea.”

En opinión de Mora, la Diputación debe desarrollar una gestión pública “para todas y todos, y no solo orientarla hacia los intereses de unos sectores económicos determinados”. “Olvida que su acción de gobierno debe ir dirigida hacia la generación de bienes y servicios públicos para toda la ciudadanía y no solo para unos pocos”, ha insistido la procuradora.

Benito ha recordado que, ante la potencial afección a un espacio protegido amparado por la legislación europea, “como la que ya se ha generado con la aprobación y ejecución de estos proyectos, deben prevalecer los principios de precaución y cautela, y cuando menos, esperar a las decisiones judiciales, en vez de seguir insistiendo con la tramitación de proyectos similares”.

La Comisión Europea, como institución responsable de velar por el cumplimiento y aplicación de la normativa comunitaria, dará respuesta a las cuestiones planteadas por Podemos en un plazo aproximado de dos meses.